• aurkezpenerako1
  • aurkezpenerako2
  • aurkezpenerako3
  • aurkezpenerako4
  • aurkezpenerako5

28 kanala

28kanala Tolosaldeako euskarazko komunikabidea da. Telebista, irratia eta webgunea dira 28kanalaren euskarriak. Eduki guztiak euskara hutsean eskaintzen dira; telebistaren kasuan LTDan eta Euskalteleko zuntz bidez, eta 28irratia FM frekuentziako 106.7an. 28kanala Infosare taldeko kide da, Goierri Telebista, Goierri Irratia, Erlo Telebista eta Erlo Irratiarekin batera. 28kanalak, euskarazko tokiko beste hainbat telebistekin batera Tokiko elkartea osatzen du. Komunikabide hauek guztiak gertutasuna eta euskara dute ardatz. 28kanala Tokikom elkarteko kide ere bada.


Tolosaldeako udalen onespenarekin, 2006. urteko urriaren 2an hasi zen Tolosaldeako Telebistako emisioa, 28irratia berriz 2010. urteko ekainean. 28kanaleko estudioak Tolosako San Esteban auzoan kokatuta daude. Telebista LTD seinalearen bidez Aduna, Alegi, Alkiza, Altzo, Anoeta, Asteasu, Baliarrain, Belauntza, Berastegi, Berrobi, Elduain, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Leaburu-Txarama, Tolosa, Villabona eta Zizurkil herrietara iristen da; eta kable bidez Euskadi osora. Irratia eskualde osora hedatzen da. Webgunearen bitartez seinaleak mundu osora eta euskarri guztietara zabaltzen dira.

    Infosare 28kanala tb 28kanala-irraGitb tbGitb irraErlo tb /></a><a title=Erlo irra        TOKIKOM  ej