TAKEren esker hitzak garagardo festaren ondoren

Garagardo festaren amaierarekin batera, TAKEk eskerrak eman nahi izan dizkie laguntzaile zein bertaratu guztiei. 

Aurten ere iritsi gara #TAKEABEER festaren amaierara! 🀩 


Aurreko urtean esan genuen, eta berriro diogu, zuei esker, IKARAGARRIA izan da. πŸ₯°πŸ˜ Esker hitzak besterik ez ditugu egun hauetan zerkausian izan den giroa ikusita! πŸ”


Ostegunetik igandera bitarte saskibaloi kantxak utzi eta sukaldearen eta barraren bueltan aritu gara lanean buru belarri! Horretan ere TAKEn badugu esperientzia! 😜πŸ₯³ Argazki guzti hauetan agertzen garenoz gain ordea, izan dira egunero festa aurrera ateratzen lagundu digutenak. Zuek guztioi, esker mila bihotzez. Guraso, lagun… eta inguruko guztiak, zuek ere TAKEren parte zarete! 🫢🏽 


4 egunen ondoren nekatuta bukatu dugun arren, ederra izan da! Lagun artean lanean aritzea bezelakorik ez dago! 🀝🏼 Gaurtik aurrera, kantxetara bueltan izango gara, πŸ€ 2023-24 denboraldia hasi baita TAKErentzat! πŸ”› πŸ“†


Adi egon! Segituan gure berri izango duzue eta! πŸ₯πŸ˜


Bidean aurkituko gaituzue aurrerantzean, saskibaloiaz, eta batez ere, gure klubaz disfrutatzen! πŸ’™ Datorren urtean, berriz ere, zerkausian elkartuko gara! 


Aupa zuek! Eta aupa TAKE! 


#TAKEABEER23 🍻

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean