Erreboteko plazaren iparraldeko horma konpontzeko lanak hasi dira

Gaur goizean hasi dira Erreboteko plazaren iparraldeko frontisaren konponketa lanak eta obrak 2-3 asteko iraupena izango duela aurreikusten du Udalak.

Errebote jokoan erabiltzen den frontisa hau eraberritzeko, lehenik hormaren garbiketa zorrotza egingo da, gainean dituen pintura kapa ezberdinak eta pinturaren azpian kaltetuta dagoen horma zatiak kenduz. Ondoren horma ondo berdindu eta piloten inpaktuei aurre egiteko bereziki diseinatutako materialarekin berreraikiko da pareta.

Lan hauek gauzatzeko, Landa e Imaz S.A. enpresa kontratu du Udalak, eta guztira 31.157,50 euro inbertitu ditu.

Esku-hartze honekin, herriko plazaren estetika hobetzeaz gain, Amasa-Villabonaren bereizgarri nagusienetakoa den errebote jokorako baldintza egokiak bermatuko dira aurrerantzean. Aipagarria da lan hau ez zela kontuan izan 2019an egin zen Erreboteko plazaren eraberritze integralean.

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean