Kiroldegiko gatazka

Hainbat herritarrek Usabal kiroldegiko langileen mobilizazioarekin bat egin dute

Oinatz Martinez Iturrioz 2023ko uzt. 14a, 11:33

'Kiroldegian irtenbidea orain!' lelopean manifestazioa egin dute ostegun arratsaldean Usabal kiroldegiko langileek dozenaka herritarren babesarekin. Jada 75 egun doaz greba mugagabean eta azken aste eta hilabeteak oso gorrak izaten ari direla adierazi dute kiroldegiko langileek.

Azken asteetan negoziaketa bilerak bultzatu eta egoera desblokeatzen saiatu arren, ez dute gatazkari irtenbidea ematea lortu. Azken bileran mugimenduak egin bazituzten ere, BPXport enpresaren jarrera "guztiz ezkorra" dela adierazi du kiroldegiko langileen ordezkariak, apirilak 25etik mugitu gabe baitago.

Gatazka 3 puntutan korapilaturik dago:
• Soldatak. Soldatetan KPIren eguneraketa.
• Kategoriak.
• Saioen prestakuntza eta lan orduak.

Enpresarekin gatazka konpontzeko langileen partetik egindako saiakerekin ez denez irtenbiderik lortu, udalak agindutako esku hartzearen zain daude. Edozein delarik ere irtenbidea, kiroldegia irekitzekotan, langileek eskatzen dutena, beraien lan baldintzak bermatzea dela azpimarratu dute.

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean