Espainiako hauteskundeak 2023

Tolosaldean EH Bildu izan da alderdi bozkatuena

Erredakzioa 2023ko uzt. 24a, 10:57

Uztailaren 23an egin diren hauteskundeetan EH Bildu izan da alderdi bozkatuena Tolosaldean 10529 botorekin, duela lau urte baino 1123 boto gehiago lortu ditu. Bigarren indarra 5722  botorekin EAJ izan da, duela lau urte baino 2253 lagun gutxiagok eman diote botoa. Tolosaldean hirugarren indarra PSE-EE izan da, (3566 boto lortu ditu, 2019an baino 987 gutxiago). Sumar laugarren indarra izan da, (1831 boto lortu ditu, 2019an Podemosek 2800 boto eskuratu zituen) eta bosgarrena PP.  Vox-ek 283 boto lortu ditu.

Eskualdeko hogeita sei herritan EH Bildu izan da indar bozkatuena. Albizturren eta Abaltzisketan EAJ izan da alderdi bozkatuena. Lotura honetan daude herriz-herriko emaitzak.

Tolosaldean 23207 boto zenbatu dira; horietatik %0,49 boto zuriak izan dira eta %059 baliogabeak. Eskualdean abstentzioa %36,19koa izan da.

 

 

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean