Ertzaintzak jaurtitako pilotakada jaso zuen gazteari elkartasuna adierazteko mobilizazioak egingo dira arratsaldean

Erredakzioa 2024ko ots. 13a, 07:47

Tolosaldeko Kontseilu Sozialistak, 18:00etan, Tolosako Trianguloan hasita hasita egingo du manifestazioa. 19:00etan Villabonako Berdura plazan agerraldi jendetsua deitu dute "Biolentzia polizialik ez!" lemapean. 

Tolosako Kontseilu Sozialistak jakinarazi duenez, Ertzaintzak pilotakada batez Villabonako gazte bat larriki zauritu zuen igande gauean. Izan ere, haien Twitter kontuan adierazi dute gazte bat baino gehiago zauritu dutela, eta horietako bat modu larrian ospitaleratu dutela.

Andu Martinez de Rituerto Tolosako Alkateak "gertatutakoa argitzea" eskatu du, hain zuzen ere, jendez gainezka zegoelako tokia erasoa gertatu zenean. "Zauritutako gaztea azkar senda dadila espero dugu", adierazi du sare sozialen bidez.

Martinez de Rituertoren ildo beretik jarraitu du Villabonako Udalak, gertakariak argitu daitezela eskatuz zabaldu baitu txioa Twitterren. Hala, herriko alkate den Beatriz Unzue harremanetan jarri da zauritu duten gaztearen familiartekoekin, Udalaren laguntza helaraziz: "garrantzitsuena tratamendu medikua ondo ateratzea eta gaztea guztiz errekuperatzea".

Gertatutakoa irmotasunez  gaitzesten du Tolosako Kontseilu Sozialistak.

 

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean