Gainerakoan Alkizan jokatuko diren Aiztondo Pilota Topaketaren finalak aipatu behar dira (larunbata 16:00). Aurrebenjaminetatik hasi eta infantil maila bitartean bost lehia jokatuko dira.
Kirol taldeei dagokionean, areto futbolean Laskorainek, Tafa hartuko du larunbatean (17:00) Usabalen. Etxean jokatu duen azken aurrekao lehia izango da talde horitxoarentzat, mailari eustekoa aukerarik gabe daude tolosarrak, lasai jokatzeko moduan dira.
Eta futbolean, Tolosako neskek Logroñesen aurka jokatuko dute (larunbata, 15:30). Aurkari zuzenen arteko partida izango da, Tolosako taldeak azken hiru partidatan bi puntu bakarrik lortu ditu, garaipenaren bidera itzuli nahiko du beraz talde urdinak.