Abian da Amezketako udalak San Martin parkean jarriko duen etxola ustiatzeko prozedura

Oinatz Martinez Iturrioz 2024ko api. 9a, 09:15

Amezketako Udalak, udara honetarako ere, San Martin parkera bertaratzen direnentzako edarien salmentako zerbitzu bat eskaini nahi du bertan dagoen etxolan.

Eremua publikoa izanik, beharrezkoa da etxola hori ustiatzeko zerbitzua lehiaketara ateratzea eta jarraian dagoen fitxategian agertzen dira zerbitzuan interesa duen edonork aurkezteko bete beharreko baldintzak: Pleguak San Martin elebiduna.

Pleguetan agertzen diren nondik norakoen inguruko edozein zalantza argitzeko Udalera deitu daiteke. Interesa duenak proposamena aurkez dezake udaletxean apirilaren 19 bitartean.

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean