Tolosaldea Ultra Trail Erronkaren lehenengo edizioa 2025eko urriaren 4an egingo da

Erredakzioa api 28 Tolosaldea

Kirolak Tolosaldean

Martxoan 28 Kanalak aurreratu zuen Tolosaldean 2025erako bazegoela ultra trail proba antolatzeko asmoa. Bada hilabete eta erdiren ondoren, dagoeneko asmo, hori proiektu sendo bilakatu dela esan daiteke, proba finantzatuko duten babesleak aurkitu eta lasterketa egiteko asmoa egia bihurtu da. 2025eko urriaren 4an Iruran hasi eta bukatuko da Tolosaldea Ultra Trail erronkaren lehenengo edizioa.