KRONIKA

Ibarra txapeldun!

Jon Ros Aranburu 2023ko aza. 11a, 19:20

Sokatira lehiaketa ikusteko aukera gutxi izaten da gure inguruan, larunbatean izan zen aukera gutxi horietako bat. Ibarran goma gainean 4X4 modalitateko Euskal Herriko Txapelketa jokatu zen, Belabieta kiroldegiko frontoian jendetza bildu zen nor baino nor gehiago haritu ziren 12 taldeak ikusteko, tartean ziren Ibarrako bi talde, gizonezkoena eta emakumezkoena.

Parte hartzen aurrenekoak emakumeak izan ziren, bost talde haritu ziren txapelaren borrokan, Ansoain, Araxes, Badaiotz, Beti-Gazte eta Ibarra. Etxekoek lan bikaina egin zuten eta tiraldi guztiak irabaztea lortu zuten, Euskal Herriko txapela jantzi dute ibartarrek.

Mutiletan zazpi talde haritu ziren lehian. Kasu honetan ibartarrak laugarren postuan sailkatu ziren lau punturekin. Txapela Zuraidek "A"-k irabazi zuten, beraien atzetik sailkatu zien Beti Gaztekoak eta Zuraide "B"-koak. Txapeldunak gustura ziren, baita etxekoak ere.

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean