Urtea amaitu baino lehen lizitatu eta esleituko dira Tolosako erdiguneko geltokiko obrak

Jon Ros Aramburu 2023ko mar. 15a, 11:56

Tolosako erdiguneko geltokiko irisgarritasuna hobetu eta geltokia modernizatzea da proiektuaren helburua

2021ean aurkeztu zen proiektua eta ordutik Udal gobernuak hartutako konpromisoei eutsi die. 2021eko irailean beharrezkoak ziren konpromiso kredituak onartu ziren udalbatzan, baina Tolosako Udalaren eta ADIFen artean sinatu behar zen hitzarmena ez da sinatu, ADIFek oraindik ez duelako proiektua onartu, barne arazoak direla eta.

Udal gobernuak proiektu honi garrantiza eman eta jarraipen estua egin dio. Alkatearen hitzetan, “oso gainean egon gara, une oro aritu gara atzerapenaren inguruko azalpenak eskatzen eta proiektuaren egoeraz ADIFeko ordezkariei galdetzen”.

Joan den astean, ADIFeko arduradunen eta ingeniari taldearen arteko bilkura antolatu zuen udal gobernuak, proiektuaren egungo egoera ezagutzeko. Alkatearen ustez, argi dago "Tolosako erdiguneko geltokian irisgarritasuna hobetu eta bermatzeko beharra badagoela”  .

Barne arazoak izan dira, ADIF-eko ordezkariek esan dutenez, proiektuaren onarpenaren eta obren hasieraren atzerapenaren arrazoiak. ADIF-ek barne antolaketa berria ezarri du eta horren ondorioz proiektuen onartze prozesuak luzeagoak dira orain. Egindako proiektua eguneratu behar izan da, antolakuntza berriaren arabera, eta urte bete baino gehiago darama proiektuak berrikuspen prozesuan. Prozesu hau lehenbailehen amaitzeko, proiektura giza baliabide gehiago bideratzeko konpromisoa hartu du ADIF-ek.

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean