Tolosako San Joanak 2023

San Joan jendetsuak aurreikusten ditu Tolosak udalak

Maider Navarro Alustiza 2023ko eka. 9a, 09:11

Izarne Iglesiasek, kultura saileko jarduneko zinegotziak, aurtengo jaien egitarauaren xehetasunak eta berrikuntzak aipatu ditu

Tolosako Udalak gaur goizean eginiko prentsaurrekoan aurkeztu du datozen San Joan jaietarako herriko talde eta eragileekin elkarlanean antolatutako egitaraua. Olatz Peon, Tolosako jarduneko alkateak adierazi duen moduan, "Iaz bezala, jai jendetsu eta parte-hartzaileak espero ditugu aurten, are gehiago San Joan eguna larunbata dela kontuan hartuta."

"San Joan jaiak gero eta parte-hartzaileagoak diren bezala, berdinzaleagoak ere badira, eta hori, hein handi batean, azken urteotan egindako lan mardulari esker da."

Jai berdinzaleen aldeko aldarria ere egin du jarduneko alkateak. "San Joan jaiak gero eta parte-hartzaileagoak diren bezala, berdinzaleagoak ere badira, eta hori, hein handi batean, azken urteotan egindako lan mardulari esker da." azaldu du. Horretarako, inauterietan bezala GUNE MOREA, indarkeria matxistarik gabeko gunea kokatuko du Tolosako Udalak, informazio eta arretarako, ANDRAGORA Tolosaldeko Emakumeen Etxean. Gune hau ekainaren 17an eta 24ean egongo da zabalik gaueko 00:00etatik goizeko 05:00etara.

Horrekin batera, Udalak gomendioen gutuna bidali die herriko tabernari guztiei, eraso matxisten aurrean erantzun dezaten eta herriari ere erasoen aurrean jarrera aktiboa izateko deia ere luzatu dio.

"Txupina, Gainditzen elkarteko Julian Rodriguez-ek botako du, urte luzeetan gorren komunitatearen mugak eta haien errealitatea gizarteratzeko eta ezagutzera emateko aitortza gisa."

Izarne Iglesiasek, kultura saileko jarduneko zinegotziak, aurtengo jaien egitarauaren xehetasunak eta berrikuntzak aipatu ditu: "Txupina, Gainditzen elkarteko Julian Rodriguez-ek botako du, urte luzeetan gorren komunitatearen mugak eta haien errealitatea gizarteratzeko eta ezagutzera emateko aitortza gisa. Ekainaren 18an, halaber, Arnas Berri txistularien alarde berezia egingo da Euskal Herriko txistulariekin eta Gatibuko abeslari den Alex Sarduirekin, Euskal Herria plazan".

Era berean, ekainaren 24ean, San Joan eguneko eskopetarien konpainia kopuruak gora egin duela adierazi du Iglesiasek, "eta aurten dirulaguntzak eman dira eskopetak eskuratzeko", gehitu du. Era berean, ekainaren 25ean, igandea, lehen aldiz sokamuturra egingo da eta Berazubi C.F.-en 100. urteurrenaren harira kontzertu berezia ere egingo dela adierazi du zinegotziak.

Erlazionatuak

San Joan jaietako egitaraua

Erredakzioa 2023 eka 08 Tolosa

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean