KRONIKA

Tolosala olatuaren gainean

Imanol Rodriguez Zabala 2023ko aza. 11a, 18:48

Goierri KEk ez du aukerarik izan etxeko taldearen aurka

Partida hasi eta zortzi minutura iritsi da Tolosalaren lehen gola. Handik atsedenaldira arte beste hiru tanto lortu ditu talde urdinak. Bigarren zatian beste hiru golekin zigortu du aurkaria Javi Mugikaren taldeak.

Hiru puntuak etxean geratu dira beraz. Taldearen postua ezin hobea da, sailkapen taularen laugarren postuan kokatu dira tolosarrak eta gaur lortutako hiru puntuek lehen postuetan errotzeko balioko dute.

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean