Iñauterietan lau jaialdi jokatuko dira Beotibarren

Joanes Imaz Akizu 2024ko ots. 7a, 13:12

Zaldunita Bezperan Emakumezkoen Binakako Txapelketako lehiak jokatuko dira, Zaldunitan Motezkue Pilota Klubak antolatutakoa; Astelenitan eta Asteartitan berriz, Gizonezkeon Binakako Txapelketako 13. eta 14. jardunaldiei dagozkien partidak.

Urtero moduan, Tolosako Iñauterietan pilota jaialdi bereziak jokatuko dira Beotibar pilotalekuan. Lehenengo jaialdia larunbatean, Zaldunita Bezperan izango da. Bertan Emakumezkoen Binakako Txapelketaren baitan, Adaregia - Larramendi bikoak Etxekolonea - Mendibururen aurka jokatuko du, ondoren Iturriagak eta Orbegozok Zabaletaren eta Zabalaren aurka neurtuko dituzte indarrak. 11:30ean hasiko dira partidak.

Hurrengo egunean, igandean, Motezkue Pilota Klubak antolatutako jaialdiko lehiak izango dira Beotibarren.  Kasu honetan, 17:00etan hasiko dira norgehiagokak.

Astelenitan eta Asteartitan gizonezkoen Binakako Txapelketa

Hilaren 12an, 16:30ean hasita, hiru partida izango dira. Lehenengoan, Agirre - Iztueta bikoteak, Exposito - Gaskueren aurka jokatuko du. Estelarrean, Elordi eta Rezusta, Jaka eta Mariezkurrena IIren kontra lehiatuko dira. Azken partidan Dario eta  Erostarbe arituko dira gorriz, Zabala eta Aldabe urdinez. 

Asteartitan, kasu honetan ere 16:30ean hasiko da jaialdia, bi lehia izango dira. Egiruren V.ak eta Eskuzak, Alberdi II.a eta  Morgaetxeberriaren aurka jokatuko dute  hasteko. Ondoren, Altuna III.ak eta Martijak osatutako bikoteak Peña II.a eta Albisu izango dituzte aurrean. Binakako Txapelketako sailkapena ikusita, bi egunetako partidetako puntuak oso garrantzitsusak izango dira. 

 

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean