Bertako Haragien Azokak aurreikuspenak beteta

Erredakzioa 2024ko mai. 6a, 12:44

Lau egunez, Tolosa, haragiaren sektoreko ekoizleen topaleku izan da eta formazioa, dastaketak, salerosketa eta festa uztartu ditu hitzorduak.

Udalak balorazioa egin du eta «Aurreikuspenak beteta» amaitu dela Bertako Haragien Azoka adierazi dute, harrera ona egin baitiote tolosarrek.

Lehen egunetako formazio saioek ikusmina piztu dutela jakinarazi dute, baita haragi ekoizleen azokak, jende ugari pasa baita Triangulo plazatik. Bertan Zazpi postu izan dira eta entzun eta ikastetik bezainbeste izan du jendeak dastatzetik eta ikustetik. Azokako postuetako haragi pintxoak banatzeaz gain, Txomin Parrillak bertako haragi pieza ezberdinak txingarretan erre ditu, zuzenean.

Festarako tartea ere izan da Zumarditxikian, Foodtruck gunean. Haragiarekin egindako mokaduen eskaintza eta zuzeneko musikaz gozatzeko aukera izan da bertan, eta jendetza bildu da, espazioa zabalik izan den hiru egunetan. Zortzi posturen eskaintza gastronomikoaz gozatzeko aukera izan da, eskualdeko produktu aniztasunean oinarrituta, gu hauetako birekin elkartu gara.

2024ko Euskal Herriko Hanburgesa Berritzaile Onena eta Hanburgesa Tradizionalik Onenak eman dituzte ezagutzera, II. Euskal Herriko Hamburgesa Onenaren lehiaketan. Usurbilgo Patxi Iparragirreren Otar Goxo Harategiak eta Gasteizko Beñat Harategiak irabazi dituzte lehiaketako bi txapelak, hurrenez hurren. Parte hartzea handia izan da, 54 hautagai izan baitira lehiaketan: 29 gipuzkoar, 11 arabar eta 14 bizkaitar.

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean