11:30 Euskal Herriko II. Hanburgesa Lehiaketa (Zerkausia) 12:00-18:00 Foodtruckak bertako eskaintza gastronomikoarekin eta musika zuzenean! (Zumarditxikia) Kontzertuak: 12:30 Petti akustikoa 13:45 Lilo akustikoa
Jaime Barranco Quirós (flauta) eta Luis Felipe Quiroga (arpa) bikoteak osatzen duen Duo Carmesí taldea Musikenen, Euskal Herriko Goi Mailako Musika Zentroan, sortu zen. Bi musikariak elkar ezagutu eta ganbera-musikarekiko grinan sakontzen hasi ziren. Musika-kidetasun sakonarekin eta arte-bikaintasunaren bilaketa partekatuarekin, arparen fintasuna eta flautaren adierazkortasuna bateratzen dituen soinu bakar bat sortzeko elkartu ziren.
Igandean, maiatzaren 5ean, Andatza Eguna izango da, eta bertan elkartuko dira Usurbildik eta Zizurkildik igotako mendizaleak. Goizean zehar, pintxoak eta sagardoa dastatzeko aukera izango da Andatzako bordan.
12:00 Hamaiketakoa ostatuan Urdaiazpikoa Miker Artolak moztuta 17:30 Bertso-pilota Pilotariak Urmeneta Esnaola vs Olasagasti-Urruzola Bertsolariak Amaia Agirre eta Unai Mendizabal 19:00 Sagardo dastaketa Amaitzeko, oilarraren igoera
Piano eta orkestrarako kontzertua. Arimaz Kamera Orkestrak, Izaro Yañez piano jotzailea eta Luis Mariano lirika elkartea izango dira oholtzan, Sara Litonen zuzendaritzapean.
11:00 Herri kirolak herriko haur eta gaztetxoentzat. 11:30 Meza Santa Krutz ermitan. Ondoren hamaiketakoa eta toka txapelketa. 17:00 Herri kirolak Arabako Badaiotz herri kirol taldearekin. Ondoren buruhandiak eta trikitilariak: Elizagoien ahizpak. 20:00 Ximonen igoera eta festen amaiera.
18:00 Adunako pilotalekuan Parte hartzaileak: Jokin Elizmendi, Mikel Urra, Sergio Mielgo, Aimar Galarraga, Gari Garmendia, Alex Merlo eta Gorka Etxeberria.
Bertsoa oinarritzat duen antzerki ikuskizuna da, Iraitz Lizarraga Villabonaratutako zizurkildarrak zuzendua. Bertso munduan kokaturiko istorio bat izan arren, ez du bertsoaz hitz egiten, harago doazen auzi sozialetara salto egin nahi du: generoa, osasun mentala, familia nuklearra, meritokrazia,... Gaur egungo sistema indibidualistari kritika egiteko asmoa du obrak, eta itzalek eta argi jokoek leku garrantzitsua hartuko dute ikuskizunean zehar.
Ur Mara museoko fondoak. Sarrera dohainik da, baina aforoa mugatua izango du. Jarduera honetara joan nahi izanez gero, idatzi zuen izen eta telefonoarekin helbide honetara: urmara.alkiza@gmail.com. Ondoren, community food afaria (20€). Begetarianoentzako aukera ere egongo da. Lekua hartzeko: urmara.alkiza@gmail.com
Angel Caballero (Tolosa, 1912-1977) karikaturagile ezaguna izan zen herrian. Marraztea zen bere zaletasuna eta bere modeloak Tolosako herritarrak izan ohi ziren. Lapitza beti eskuan, edozein paper zen baliagarri, herritarren aurpegiak marrazteko.Iñaki Caballerok, artistaren ilobak, bere etxean aurkitutako material zaharrarekin osatutako bilduma ikusi ahal izango da Aranburu Jauregian: marrazkiak, zirriborroak eta apunte soilak. 80 karikatura baino gehiago, guztira. Karikaturizatutako pertsona horiek zeintzuk diren ezagutzeko eta antzekotasunak topatzeko aukera atsegina planteatzen du erakusketak.
Haurren dantza tailerra astertero apirilaren 30tik maiatzaren 28ra arte
Maiatzak 5 - 30 "masustak" argazki erakusketa Urrutin Maiatzak 8 - 30 Argazki lehiaketarako argazkiekin erakusketa udaletxeko sarreran
“Masustak” argazki erakusketa eta dokumentala Berrobin lehen sektoreak azken hamarkadetan izan duen aldaketaren testigu da. Bizimodu baten historia biltzen da hitzetan eta iruditan. Maiatzak 5 eta 6 Lehen saioa 18:00etan eta bigarrena 19:00 etan