Tolosako San Joanak 2023

Trafiko etenak larunbatean, Kuadrilla Egunaren harira

Maider Navarro Alustiza 2023ko eka. 14a, 16:08

Larunbatean, ekainak 17, kuadrillen eguna ospatuko da Tolosan eta horren harira, etenak egingo dira trafikoan

Esate baterako, Rondilla kalea ibilgailuentzat itxita egongo da goizeko 10:00etatik gaueko 22:00etara. Ondorioz, autobusek ezingo dute erdigunera sartu eta ibilbidea herritik kanpo egingo dute. Hori horrela, Rondilla zein San Frantziskoko autobus geltokiak itxita egongo dira eta Santa Klarara lekualdatuko dira.

San Frantzisko ibiltokia itxita eguerdira bitarte

Rondilla kalearen itxierarekin batera, San Frantzisko ibiltokia ere ibilgailuentzat itxiko da eguerdia bitarte, Oriako Txirrindulari Elkarteak antolatutako kirol proba dela eta. Horrez gain, larunbateko ohiko azoka, Euskal Herria plazakoa, hain zuzen, San Frantziskora lekualdatuko da, aipatu plazan kuadrilla eguneko bazkarirako prestatze lanak egingo baitira.

Erlazionatuak

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean