Irteera 8:15ean Asteasuko plazan. Irteera eguna maiatzak 12, igandea. Ondoren bazkaria. Izena emateko: 610 612 798.
9:30 XXII. Mendi ibilaldi laburra Beasti Guraso Elkarteak antolatuta
11:30 - Nerabe eta gaztetxoen arteko jolasak Gure Plaza Txo!!-ren eskutik 17:00 - Gaztetxoen fronteniseko finalak
11:30 Nerabe eta gaztetxoen arteko jolasak GURE PLAZA TXO!!-ren eskutik 17:00 Gaztetxoen fronteniseko finalak
“Fluctus Quartet”-en arte-kemena lau musikari profesionalen elkarketatik sortu zen, hari-laukotearen mundua esploratzeko gogo biziz eta indartsu, gaur egungo publikoari bere bertsiorik onena eta pertsonalena eskaintzeko asmoz. Laukotea osatzen dute: Paula Alarcón Saurak (biolina), Pedro Roque Cobok (biola), Manuel Martí Lópezek (biola) eta Pablo Ruiz Arranzek (biolontxeloa).
Gipuzkoako III. Errotagintza Topaketa. Ieraregibizkar errotan bisita gidatua. 12:00etan eta 14:00etan. 657 37 01 56 telefono zenbakian edo pellozabalagunea@amezketa.eus helbidean aurrez izena eman behar da. Helduentzat tailerra (10 euro), errota martxan ikusi, taloa egin eta bertako produktuekin dastatu. Haurrentzat tailerra (dohainik). Antzinako erara, artaburutik hasi eta irina bilakatu arteko prozesuaren erakusketa.
Angel Caballero (Tolosa, 1912-1977) karikaturagile ezaguna izan zen herrian. Marraztea zen bere zaletasuna eta bere modeloak Tolosako herritarrak izan ohi ziren. Lapitza beti eskuan, edozein paper zen baliagarri, herritarren aurpegiak marrazteko.Iñaki Caballerok, artistaren ilobak, bere etxean aurkitutako material zaharrarekin osatutako bilduma ikusi ahal izango da Aranburu Jauregian: marrazkiak, zirriborroak eta apunte soilak. 80 karikatura baino gehiago, guztira. Karikaturizatutako pertsona horiek zeintzuk diren ezagutzeko eta antzekotasunak topatzeko aukera atsegina planteatzen du erakusketak.
Haurren dantza tailerra astertero apirilaren 30tik maiatzaren 28ra arte
Maiatzak 5 - 30 "masustak" argazki erakusketa Urrutin Maiatzak 8 - 30 Argazki lehiaketarako argazkiekin erakusketa udaletxeko sarreran
Gazako gatazka du oinarri. Mertxe Amondarain tolosarrak, Palestian bizitzen ari den izugarrikeria islatu nahi izan du, nolabait Palestinako herriari, oso modu xumean, bere laguntza eskainiz.Bere marrazkirako zaletasun eta dohainetik abiatuta, ilustrazioen bidez gertatzen ari dena irudikatu du, ahanzturan eror ez dadin. Hilabeteak egin ditu, egunero, marrazteko argazkien bila, argazki horiek marraztuz, protagonistak marraztuz eta izugarrikeria egunez egun begiratuz. Begirada horren emaitza da erakusketa, gertatzen ari denaren kontakizun bat.