10:30 Oinez Berastegi plazatik abiatuta. Ondoren, hamaiketakoa.
11:00 Baserritarrern eguna ospatzeko hamaiketakoa *izena eman aurretik* Iriarten 18:00 "elbira" dokumentala Etxolan
Arnasa betean dokumentala Hiru urpekarik itsaspeko bidaia batean zehar gidatuko gaituzte emakumeek zuzendutako hainbat filmen bidez, eta haietan jarratutako garaiak, pertsonaiak, begirada, ametsak, aurrera ateratzeko ahaleginak eta, batez ere, zinemari eta gizarteari egiten dioten ekarpena erakutsiko dizkigute Sarrera 5€
Angel Caballero (Tolosa, 1912-1977) karikaturagile ezaguna izan zen herrian. Marraztea zen bere zaletasuna eta bere modeloak Tolosako herritarrak izan ohi ziren. Lapitza beti eskuan, edozein paper zen baliagarri, herritarren aurpegiak marrazteko.Iñaki Caballerok, artistaren ilobak, bere etxean aurkitutako material zaharrarekin osatutako bilduma ikusi ahal izango da Aranburu Jauregian: marrazkiak, zirriborroak eta apunte soilak. 80 karikatura baino gehiago, guztira. Karikaturizatutako pertsona horiek zeintzuk diren ezagutzeko eta antzekotasunak topatzeko aukera atsegina planteatzen du erakusketak.
Haurren dantza tailerra astertero apirilaren 30tik maiatzaren 28ra arte
Maiatzak 5 - 30 "masustak" argazki erakusketa Urrutin Maiatzak 8 - 30 Argazki lehiaketarako argazkiekin erakusketa udaletxeko sarreran
Gazako gatazka du oinarri. Mertxe Amondarain tolosarrak, Palestian bizitzen ari den izugarrikeria islatu nahi izan du, nolabait Palestinako herriari, oso modu xumean, bere laguntza eskainiz.Bere marrazkirako zaletasun eta dohainetik abiatuta, ilustrazioen bidez gertatzen ari dena irudikatu du, ahanzturan eror ez dadin. Hilabeteak egin ditu, egunero, marrazteko argazkien bila, argazki horiek marraztuz, protagonistak marraztuz eta izugarrikeria egunez egun begiratuz. Begirada horren emaitza da erakusketa, gertatzen ari denaren kontakizun bat.